Eibarren eguerdian eta Donostian arratsaldean protesta egin zuten zapatuan pentsio duinen alde. Gipuzkoako pentsiodunen elkarteek egindako deiak ziren eta batean zein bestean izan zen Soraluzeko ordezkaritza, baina bietan ere txiki samarra.
Hain justu, hitzordu bikoitza izateak ez du lagundu protesten antolaketan. Horren adierazle Soraluzetik Donostiara joateko antolatu nahi zuten autobusa bertan behera geratu zen, nahikoa herritarrek ez zuelako izenik eman.
Kontuak kontu, gaur astelehena, eutsi diote eguerdiko protestari, eta pentsio duinak aldarrikatu dituzte 80 herritar baino gehiagok.