Javier Elorzak Juan Sebastian Elkanori buruzko hitzaldia eman zuen San Telmo Museoan

Egoitz Unamuno 2018ko urr. 5a, 08:05
Javier Elorza San Telmon.

Javier Elorza Maiztegi historiagileak Elkanori buruz berba egin zuen martitzenean San Telmo museoan eskaini zuen hitzaldian: La marinería vasca en las grandes gestas de Elkano. 

Datorren urtean, Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zueneko 500. urteurrena beteko da, eta San Telmo Museoak berari buruzko hitzaldi zikloa jarri du martxan; bi helbururekin: batetik, "ikerketa historikoek orain arte agerian laga dutena ezagutaraztea"; eta, bestetik, "euskaldunek bidaia horretan eta beste batzuetan egindako ekarpenak aitortzea".

San Telmo Museoa gai honen inguruan interesa duten ikerlarien eta historialarien topaleku izaten ari da aurten, eta, urriaren 2an, Elgoibarren bizi den Javier Elorza historialari soraluzetarrak hartu zuen txanda. Elorzak Elkanori buruz eta bere nabigazioaren testuinguruaz berba egin zuen, La marinería vasca en las grandes gestas de Elkano hitzaldian.

2022an beteko da Elkanok mundu-bira amaitu zueneko 500. mendeurrena, eta bitartean, hainbat ekimen iragarri dituzte, kolore eta ikuspuntu askotarikoak. 

Albiste hau Barren.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.