“Atzo Sagar Erreka ingurutik azaldu zen, Baltegieta kaleko bazter batean ia harrapatu genuen, baina hanka egin eta egoitzarako aldapatik egin zuen gora, Erlaegirantz. Gaur goizean, berriz, inspekziora etorri eta hara! han zegoen ardia ate aurrean! Oraingoan Maltzagarantz joan da, uste dugu Iruretik gora egin duela”; kontatu dituzte bi egunotako gertakariak udaltzainek.
Ikusmina
Izan ere, eurei, udaltzainei tokatu zaie galdutako ardiaren atzetik ibiltzea, goizean goiz ibili ere. Gertakaria ikusi dutenen artean zeresana piztu du hark. Duda barik ez da batere ohikoa-eta ardia herri erditik ikustea, eta are gutxiago udaltzainak atzetik dituela.