Orokorrean, irailaren amaieran langabe gutxiago kontabilizatu dituzte Debabarrenean. Datuen arabera, 2.929 langabe ziren abuztuaren amaieran (%11,15) eta irailaren amaieran, berriz, 2.872 langabe kontabilizatu dituzte (%10,85).
Soraluzen, baina, datua bestelakoa da, langabeziak gora egin du-eta udalerrian: %13,45etik %13,82ra, hain justu. Bestela esanda: 252 langabe izatetik, 259 langabe izatera pasatu da kopurua irailaren amaieran.
Eibarren behera
Debabarren osoa begiratuta, gainera, oraingoan ez da eman joera bateratua. Udalerri batzuek gora egin duten moduan, beste batzuek behera egin dute: Eibarrek egin du behera nabarmenen, eta haren ondoren, behera egin dute ere Elgoibarrek eta Mendarok. Gainontzeko udalerrietan, berriz, langabe gehiago kontabilizatu dituzte.
Herriz herri
Aldatu ez dena da Soraluzek segitzen duela izaten eskualdean langabezia tasarik handiena duena, eta Soraluzeri jarraiki datorrela Eibar ondoren. Hona hemen datuak herriz herri:
Deba: 170 (%6,38)
Eibar: 1.651 (%12,96)
Elgoibar: 515 (%9,31)
Mendaro: 74 (%7,48)
Mutriku: 203 (%7,63)
Soraluze: 259 (%13,82)
Debabarrena: 2.872 (%10,85)