Urriaren 6an, zapatua, pentsioak defendatzeko hitzordu bikoitza egin dute pentsiodunen mugimenduek: batetik, 12:00etan, Eibarren eskualde mailako mobilizazioa egitea erabaki zuten atzo.
Baina bestetik, joan den astetik, lurralde mailako mobilizazioa ere deituta bazegoen, kasu honetan, Donostian manifestazioa egiteko.
Donostiarako izen-ematea
Azken horri dagokionez, gainera, autobusa antolatzeko ahaleginetan dabil Soraluzeko Pentsiodunen Mugimendua. Hori bai, komeni da izena ahalik eta lasterren ematea: Iratxo Goxo-Dendan zein Itxaropena Erretiratuen Elkartean.
Gipuzkoa mailako manifestazioa 17:00etan abiatuko da, eta Soraluzetik autobusa irtengo da 15:15ean, Estaziotik.
Bestalde, bitxikeria moduan, atzo hainbat herritarrek Soraluzen ere egin zuten elkarretaratzea, Eibarren egitea tokatzen zela ahaztuta.