Urriaren 10ean, 09:15ean Soraluzetik abiatuko dira Aginaga ingururantz. Besteak beste, Ordiziako erretiratuen etxea, Tabakalera eta Donostia bisitatuko dituzte. Eta Aginagan bazkaldu eta gero, astirik izanez gero, Zarautzera bisita egingo dute.
Irteerarako izena emateko azken eguna urriaren 4a da eta prezioa, berriz, 28 euro (bazkide ez direnendako 40 euro).
Haragi gisatu lehiaketa
Eta bestetik, urriaren 16an haragi gisatu lehiaketa egingo dute Itxaropena elkarteko terrazan. Asko jota zortzi bikotek parte hartu ahal izango dute. 10:00etan hasiko da eta amaieran, bertan prestatutakoarekin bazkaria egingo dute, 14:00ak aldera. Asko jota 104 lagunendako lekua izango dute bazkarirako. Lehiaketako parte-hartzaile guztiek jasoko dute otarra opari eta bikote irabazleak, berriz, otar berezia eskuratuko du. Lehiaketako epaimahaia osatuko dute Eguneko Zentroko ordezkariek.
Loteria eta kuota
Bestalde, bihartik abenduaren 19ra bitartean kobratuko dute 2019ko bazkidetza: 10 euro. Eta horrez aparte, aukera izango da Gabonetako loterian bost euroko partizipazioa eskuratzeko, 19.512. zenbakian, hain justu ere. Beraz, guztira, 15 euro ordaindu beharko da.