Atzo, Katalunian, iazko erreferendumaren urteurrena gogoratu eta Estatuaren poliziak erabili zuen indarkeria salatu zuten milaka herritarrek. Gure Esku Dago mugimenduak elkartasuna adierazi nahi izan zien erabakitzeko eskubidearen alde diharduten kataluniarrei, eta Euskal Herriko herri askotan deitu zituzten elkarretaratzeak, tartean, Soraluzen. Euskal mugimenduaren ordezkaritza bat Waterloon bildu zen atzo, Carles Puigdemon presidente erbesteratuarekin.