"Kronologia beltz honen aurrean, alto!"

Ubane Madera 2018ko ira. 27a, 09:55

Herritarrak atzoko elkarretaratzean.

Hildako pertsona baten gorpua irudikatzen zuen silueta lurrean margotuta, eta Bizirik, Zutik zioten kartelak eskuetan, 60 herritar baino gehiagok salatu zuten Euskal Herrian izandako azken hilketa matxista. “Kronologia beltz honen aurrean, alto esan beharra daukagu!”, azpimarratu zuen Olatz Sebalek, Korner Moreko ordezkariak.

19:30ean elkartu eta ordu laurdenez egon ziren atzo, eguaztena, adin eta sexu guztietako 60 herritar pasa Plaza Berrian protestan. Maguette Mbeugou senegaldarraren hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten, hain justu.

Zazpi hildako

Amaieran, Olatz Sebalek, Korner Morea elkarte feministako kideak salatu zuen aurten zazpi emakume hil dituztela Euskal Herrian. Hain izenak eta hilketen datak banan-banan gogora ekarri ondoren, “kronologia beltz horren aurrean alto esan beharra daukagu!”, azpimarratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.