Beste emakume bat hil dutela salatzeko protesta

Ubane Madera 2018ko ira. 26a, 10:01

Herritarrak abuztuaren 30ean egindako elkarretaratzean.

Korner Morea elkarte feministak elkarretaratzea deitu du gaur, eguaztena, 19:30ean Plaza Berrian, atzo Bilbon hil zuten emakumearengatik. Berri agentzien arabera, Maguette Mbeugou, 25 urteko senegaldarra bikotekideak hil zuen atzo, lepoa moztuta, haren bi umeak bertan zirela. “Aurrean izango gaituzte!”, azpimarratu dute Korner Morea elkartetik.

“Beste erailketa matxista bat, oraingoan Bilbon. 19:30ean denok Plaza Berrira! Aurrean izango gaituzte!”. Korner Morea elkarte feministak berba horiekin deitu ditu herritarrak gaurko elkarretaratzean parte har dezaten.

Atzoko hilketarekin, gutxienez, zazpi emakume hil dituzte aurten Euskal Herrian indarkeria matxista baliatuta.  


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.