Udako opor osteko hurrengo hitzordua datorren urriaren 7an dute. Kalerora, Basaurira egingo dute mendi-irteera orduan. Ikasturtea bukatzeko falta zaizkien hiru irteeretako bat izango da berau.
Zeanuri inguruko parajeetan ibili ziren atzo, domeka, Soraluzeko Mendi Taldearen eskutik 70 soraluzetar. Eguraldi bikainarekin, gustura ibili ziren zentzu horretan. “Bide erraza izan zen, eta etxe ikusgarriak ikusi genituen bidean. Baita hiru ermita ere”, kontatu du, besteak beste, Itziar Agirrek, mendi taldeko kideak.
Udako opor osteko hurrengo hitzordua datorren urriaren 7an dute. Kalerora, Basaurira egingo dute mendi-irteera orduan. Ikasturtea bukatzeko falta zaizkien hiru irteeretako bat izango da berau.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.