Merche Perez: "Aurtengo jaiak fenomeno joan dira, jendeak asko gozatu du"

Egoitz Unamuno 2018ko ira. 26a, 13:21

Aurtengo Mesedeetako jaietan jende "asko" ibili dela esan digu Merche Perez batzorkideak eta batzordekoak gustura daudela jendea oso animatuta ibili delako jaietan.

"Aurtengo jaiak fenomeno joan dira; eguraldia lagun izan dugu eta jendea animatu da jaietara. Barikuan euri pixkat egin zuen eta suabe antzean joan zen, baina zapatua egun konpletoa izan zen; umeak jolasean, jendea dantzan... Domekan ere jende mordoxka batu zen dantzak ikusi eta tokan jokatzera. Tokan, esaterako, berrogeitamar lagun baino gehiagok parte hartu zuten." Halaxe kontatu digu Merche Perezek aurtengo jaien berri galdetu diogunean. Gainera, iazko edizioan gertatu zena gogoan, aurtengo poza bikoitza izan da: "Iaz euria egin zuen eta oso jende gutxi etorri zen. Ekonomikoki eta animikoki golpe handia izan zen".

Nabarmenduko lituzkeen ekitaldiez galdetuta, Merchek Gorriti-Lopeneren animaliak nabarmendu ditu; "batez ere, ponia, umeak oso gustura ibili zirelako gainean". Horrekin batera, urdaiazpikoen lehiaketaren bueltan sortu zen giroa ere aipatu du: "Urdaiazpikoaren pisua asmatu behar zen eta egin genuen nahikoa barre. Batak urdaiazpikoa alde esku eta umea bestean hartu zituenean, pisuak alderatzeko, eta abar...".

Hain atseginak ez diren kontuak ere aipatu nahi izan ditu Merchek:"Mutil gaztetxo batzuek materialak apurtzen ibili dira, eta sua ere piztu dute bariantearen azpian. Ez da ezer larririk gertatu, baina horren berri ere ematea nahi dugu, gurasoak jakitun izan daitezen, eta euren semeekin berba egin dezaten".

Jarraian, Mesedeetako jaietan izan diren zozketa eta lehiaketen berri:  

Zozketako zenbaki sarituak

1. Lehen saria: 1336

2. Bigarren saria: 0425

Oharra: Oraindik ez da azaldu irabazlerik.

Mus lehiaketa

1. Calviño-Imanol Mendizabal

2. Peque-Dominguez "Piti"

Tute lehiaketa

1. Amparo-Mendo

2. Juan Ramon Muñoz-Zaka

Tortila lehiaketa

1. Ibon Muguruza

2. Mirari Gallastegi

Toka lehiaketa

1. Juan Ramon Muñoz Hortigüela