Plaza Zaharretik Plaza Berrira bitartean egin dute lasterketa, Kalebarrenetik barrena. Hesiak ipinita, hesi atzeak jendez gainezka zirela, kalea zeharkatu dute Mesedeetako egoiliarrek, umeek eta gazteek lagunduta eta txalo eta animo mordoxkak bultzatuta.
'Zurekin gaude'
Lasterketaren amaieran, Plaza Berrian dominak banatu dizkiete parte-hartzaile guztiei, eskuz egindako dominak. Horrez gainera, lasterketarako logoaren lehiaketako irabazle Leire Carreterori eta bigarren izan direnei opariak eman dizkiete.
Ekimena amaitzeko, borobilean jarrita, La Oreja de Van Gogh taldearen Estoy Contigo kantua abestu dute elkarrekin. Izan ere, mezu hori berori helarazi nahi izan diete egoiliarrei hainbat modutara; besteak beste, neska-mutikoek ikastetxean Zurekin gaude zioten kartelak egin dituzte lasterketan animatzeko.
Eguna borobiltzeko Batzokian bazkaldu dute egoiliarrek.