Pentsioak berbagai, mahai-inguru publikoan

Egoitz Unamuno 2018ko ira. 20a, 10:15

Pentsioen alde oraingo astean egindako elkarretaratzea.

Datorren martitzenean, hilaren 25ean, pentsioen inguruko solasaldia egingo dute herriko ordezkari politikoek. EAJ-PNVko ordezkari Iker Aldazabalek, EH Bilduko ordezkari Unai Larreategik eta PSE-EEko ordezkari Patricia Borinagak eztabaidatuko dute gaiari buruz, Soraluzeko Pentsiodunen mugimenduak antolatutako mahai-inguruan.

Martitzenean, 18:30ean hasiko da politikarien arteko solasaldia. Herriko Antzokian da hitzordua eta interesa duen edozein bertaratu daiteke, publikoa da-eta. Moderatzaile lanak egingo ditu Pil-pilean Herri Komunikabideko kazetari Ubane Maderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.