Gaur arratsaldean hasiko dira Mesedeetako jaiak

Egoitz Unamuno 2018ko ira. 21a, 16:51
DJaren emanaldia, iazko jaietan.

Arratsaldeko seiretan botako dute hiru eguneko jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Aurten ere, janari dastaketak, lehiaketak eta musika uztartzen dituen egitarau oparoa prestatu dute. 

Egitaraua:

Irailak 21, barikua

18:00 Txupinazoa eta txokolatea

18:30 Umeendako jolasak

19:00 Txorizo dastaketa

20:30 DJ Ander

22:30 Mus txapelketa

Irailak 22, zapatua

12:30 Kalejira eta buruhaundiak

13:00 Toka txapelketa

14:30 Herritarrentzako paella. Txartelak salgai. Asigor dastalekua, Criado frutategia eta Bolintxo okindegian. Helduak 10€ / Umeak 5€

16:00 Herriko jolasak

16:30 Tute txapelketa

19:00 Lopene eta bere animaliak

22:30 DJ Xabi

00:00 Su festak

Irailak 23, domeka

12:00 Lehiaketarako patata-tortilak entregatu.

12:30 Dantzari eta txistulariak

13:30 Patata tortilen sariak banatu eta otarrainxkak dastatu

15:00 Jaien amaierako txupinazoa