Datorren astean zabaldu eta goizez zein arratsaldez eskainiko du zerbitzua Kooperatibako arrandegiak, Juan Mari Gurrutxaga elgoibartarraren gidaritzapean: “Kooperatibako ordutegi bera izango du”, esplikatu du Gurrutxagak, “Goizez Mariasun Akizu izango da bertan, eta arratsaldean Maite Laskurain eta Mariasun Akizu txandakatu egingo dira”, gaineratu du azoka plazako arraindunak.
Hori horrela, honako ordutegia izango du Kooperatibako arrandegiak: martitzenetik barikura 08:30etik 12:30ak arte, eta 17:00etatik 19:45ak arte; eta zapatuetan 08:30etik 13:00ak arte.
Guztiendako ona
Soraluze Kooperatiba Elkarteari dagokionez, “ilusioz” daude arrandegiaren ibilbide berriarekin. Bertatik adierazitakoaren arabera, “penaz” zeuden udan arrandegia itxita egon delako. “Eta orain ilusioz gaude berriro ere herriari zerbitzua emateko. Uste dugu Juan Marirendako, guretako eta herritarrendako ere ona izango dela”, esan dute.