Euskal Herriko kultura-ondarearen argazkiak sarituko ditu Azkue Fundazioak

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko ira. 17a, 10:25
2017ko Euskal Herriko argazki onena: Egunsentia Gaztelugatxen. / Egilea: Ebaki

2012az geroztik, mundu osoan egiten da Wiki Loves Monumentsargazki lehiaketa. Helburua Wikipediako artikuluak argazkiekin aberastea da.

Nazioarteko lehiaketaz gain, Azkue Fundazioak Euskal Herriko sariak eskaintzen ditu, euskarazko Wikipediarako argazkiak ateratzen dituztenentzako. ArabakoBizkaiakoGipuzkoakoLapurdikoNafarroa BeherakoNafarroako eta Zuberoako irudiekin hartu daiteke parte Azkueren Euskal Herriko ondare-lehiaketan. Iaz 722 argazki jaso ziren Wiki Loves Monuments lehiaketan.

Irailaren 1etik 30era bitartean egongo da martxan lehiaketa. Argazkiak Euskal Herrikoak zein lehiaketan parte hartzen duten beste edozein herrialdetakoak izan daitezke. Partaide bakoitzak, nahi adina argazki igo ditzake eta edozein momentutan ateratakoak onartzen dira.

Sariak

Euskal Herriko hiru sari eskaintzen ditu Azkue Fundazioak:

  • Euskal Herriko argazkirik onenariParrot Mambo Fly dronea.
  • Bizkaiko argazkirik onenari: Hero Session waterproof Go-proa.
  • Bilboko argazkirik onenari: Telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta.

Horretaz gain, nazioarteko lehiaketak beste hamahiru sari emango ditu.

Lehiaketaren helburua

Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintzaren zaleak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea bilatzen da lehiaketarakin, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko. Horrela, Gizateriaren Ondareari buruzko artikuluak hobetu nahi dira.

Informazio gehiago HEMEN.