Elkarretaratzea deitu dute German Rodriguezen familiari elkartasuna adierazi eta lan istripuen drama salatzeko

Egoitz Unamuno 2018ko ira. 16a, 22:53

ELA eta LAB sindikatuek deituta elkarretaratzea egingo da astelehen arratsaldean, 18:30ean, Plaza Berrian. EH Bilduk bat egin du deialdiarekin eta dei egin die herritarrei parte har dezaten.    

Bariku goizean, lanean ziharduela hil zen Ondarroan German Rodriguez, eta haren "familiari elkartasuna adierazteko eta lan istripuen drama salatzeko" elkarretaratzea deitu dute ELAk eta LABek.

Soraluzeko EH Bilduk oharra kaleratu du Germanen familia eta lagunei doluminak adieraziz eta lan istripuen "drama" salatuz: "Zoritxarrez, lanean gertatutako istripuak ohikoak dira. Inork ez luke bizitza galdu behar lanean ari dela". Koalizioak bat egin du deialdiarekin eta Soraluzeko herritarrei dei egin die bertaratu daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.