Lea Artibaiko Hitzak jasotako lekukotasunen arabera, istripua gertatu den unean, Ondarroako Arta Bide kaleko etxebizitza bateko obrara beharrezko materialak igotzen ari ziren garabi beso batekin, eta bertatik jausi da soraluzetarra.
Ezbeharra 10:30ean gertatu da. Ertzaintza eta larrialdietako medikuak berehala bertaratu dira, baina osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Osalaneko teknikariek lan istripuaren arrazoiak ikertzen dihardute orain.
LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten, Hego Euskal Herrian lan istripuan hil den 47. langilea da gaurkoa; Bizkaian, 22.a.