Ongi etorri jardunaldiak irailean
Zer ari da gertatzen Mediterraneoan? Azken urte luzeetako gertakariek arreta, jakin-mina, amorrua edo etsipena eragin dute gehiengoarengan. Gerrek, goseteak edo ur faltak bultzatuta, besteak beste, sorlekua utzi duten 636.367 pertsona lurreratzea eta 9.672 pertsona urperatzea (2016ko urtarriletik 2018ko uztailera, OIMren datuen arabera) bada nahiko arrazoi. Gehitu blokeo kanpamentuetan daudenak eta bidaia airez egiten dutenak. Eta, gertuago etorrita, Bilboko portuan, Bidasoako mugan eta gure kaleetan gertatzen direnak.
Gehiengoak konpartitzen dugun ideia da biztanleon izenean ari diren mendebaldeko gobernu estatal eta kontinentalaren jarrera arduragabea eta lotsagarria dela. Hortaz, zer egin dezakegu herritarrok? Zertan dihardute dagoeneko?
Irailean egingo diren jardunaldietan, egoera gertutik aztertu, ikertu, salatu eta bizi izan duten herritarren berri edukiko dugu. Helburua da herritarrak eta mugimenduak zertan ari diren jakitea eta gaiari buruzko gure uste eta ideiak partekatzeko aukera proposatzea. Eta nork daki, bihur liteke dinamika iraunkorrago baten abiapuntua ere!
Horretarako, hitza hartuko dute itsas-salbamentuan, hizkuntza aniztasunaren arloan, armagintza industria salatzen, harrera planak garatzen eta dokumentalgintzan aritzen diren elkarte eta norbanakoek.
Hautsak harrotzen