Ez da kasualitatea
San Andres auzoan badira zaborgune bi, bata Txurruka eta San Andresera bidegurutzean, eta, bestea, San Andresen bertan. Bidegurutzekoan ohikoa bihurtu da edozer gauza inguruan botata ikustea: latak, apurtutako kristalak, plastikoak, eta abar…. Gutun hau idazten dihardudan egunean fotokopiagailu bat eta 6 extintore daude. Duela hilabete batzuk lantegi batetako bonbilak utzi zituzten, 100 bonbilatzar inguru. Ez dago kontrolik, ez dago mugarik, ez isunik, ez ezer; ezta informaziorik ere.
Maiatzean, traste zaharrak jasotzeko zerbitzuari buruzko informazioa argitaratu zen Udalaren webgunean, baina ez zen oso argigarria. Adibidez, bota dezakegu zartagin zahar bat? Edota errotulagailu lehorrak? Autoaren bateria agortua? Extintorea?
Gero eta herri gehiagotan ikusten den garbigune mugikorra. Zergatik ez dator gurera? Zergatik ez da saiatzen Udala ganoraz azaltzen zer/non/noiz bota ahal dugun? Noiz arte jarraituko dute Udalak eta Mankomunitateak gai honi behar bezala heldu barik?
Udala eskatzen diot behar diren neurriak har ditzala zerritoki bihurtuta dauden bi gune horiek behar bezala zaindu daitezen.
Nik argi daukat; informazio eta erraztasunik ez badago, da eman nahi ez delako. Konturatu al zarete edukiontzi urdinen (paperarenak) eta horien (plastikoarenak) ahoak askoz ere txikiagoak direla errefuxarenak (txipduna) baino? Ez da kasualitatea, oso ondo diseinatutako politika diruzale baten ondorioa baizik.