Korner Morea elkarte feministaren deiari erantzunez elkartu ziren atzo herritarrak Plaza Berrian azken hilketa matxista salatzeko. Halaber, amaieran, elkarteko kideetako bat den Olatz Sebalek jakinarazi zuen atzo bertan beste kale agerraldi bat egiten zebiltzala Elgoibarren, bertako jaietan beste eraso matxista bat salatu dutelako.
Elgoibarren beste eraso bat
Halaber, hark gogora ekarri zuen berdin gertatu dela Bilboko eta Donostiako jaietan ere, "eta zenbat izango diren salatu barik", gaineratu zuen. Horregatik aldarrikatu zuten halakoen aurrean Bizirik, zutik gaudela.
Bertaratutakoei eskerrak emanez, eta txalo artean bukatu zuten protesta ekimena.