Kale agerraldia, hildako emakumearengatik

Ubane Madera 2018ko abu. 29a, 19:05

Astelehenean, Uharteko 38 urteko emakumea hil zen Nafarroako Ospitalean. Zapatuaz geroztik zegoen ospitaleratuta, ustez senarrak emandako kolpeen ondorioz. Hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Korner Moreak, biharko eguena, 19:30ean Plaza Berrian. Soraluzeko Udalak ere "gogor salatu eta gaitzetsi" du azken hilketa matxista hori adierazpen instituzionala baliatuta eta bat egiten du elkarretaratze deiarekin.

Hildako emakumearen senarra, 41 urteko gizonezkoa, kartzelan sartu dute, hura hiltzea egotzita.

Soraluzen, bihar

Udalerri eta erakunde askotan dabiltza azken hilketa matxista salatzeko protesta ekimenak egiten. Soraluzen, biharko egin du hitzordua Korner Morea elkarte feministak, 19:30ean, Plaza Berrian.

Ildo beretik, Soraluzeko Udalak "elkartasuna adierazi nahi die hildako emakumearen senitarteko eta lagunei eta gonbidapena luzatzen die Soraluzeko bizilagunei" elkarretaratzean parte har dezaten.