Zezenak izaten dira San Roke Txiki Eguneko protagonista nagusi. Atzo, baina, goizeko zezenetan euria izan zen protagonista. Zezenak zein zezenekin jostatzera irten zirenak labankadaka ibili ziren; zezenei izkin egitean txirrist eginez sarri-sarri. Anekdoten artean, berriz, behin baino gehiagotan sartu ziren zezenak Kutxabankeko kutxazainera, kristalean arrakala egiteraino, harik eta bertako langileak pertsiana jaitsi zuen arte. Frantziska Iraolagoitiaren bideoak ondo asko erakusten du anekdotaren unea.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.