Irureko jaiak giro ederrean

Egoitz Unamuno 2018ko abu. 7a, 11:01

Domekan ospatu ziren Irureko jaiak; giro ederrean ospatu ere. Mezaren ostean, luntxa eskaini zuten estalpean eta Lutxurdio eta Bixkai trikitilariek alaitu zuten giroa. Irudiak: Ines Laskurain.

Abuztuko lehenengo domekan ospatzen dira Irureko jaiak, eta halaxe ospatu dira aurten ere, abuztuaren 5ean.

San Estebanen ermitan meza entzun ostean, auzotarrak Irure Handikoa baserriaren estalpean batu ziren luntxa jatera. Aurten, gainera, sanadrestar mordoxka ere hurreratu zen Irurera eta jende mordoxka elkartu zen bertan.

Lutxurdio eta Bixkai bikotearen trikiti doinuek alaituta, tertulia ederrean jardun zuten bazkal ordura arte.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.