Ludotekako hezitzailearen kasuan, lanpostua astelehenetik barikura artekoa da. Gaztelekukoa, berriz, barikutik domekara bitartekoa. Lanpostuetan egin beharrekoa honakoa da:
- Ludotekako / gaztelekuko dinamika kudeatu.
- Haurren / gazteen garapenaren jarraipena egin.
- Haurren / gazteen beharrak identifikatu eta lantzea.
- Lan hezitzaile eta euskalduna egin.
Lanposturako kontuan hartuko dutena, berriz, honakoa da:
- Erdi edo goi-mailako titulazioa izatea honako hauetan:
- Gizarte hezkuntza
- Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia
- Magisteritza
- EGA edo titulu baliokideren bat.
Eta honako ezaugarriak baloratuko dituzte:
- Hezkuntza ez formalean lan-esperientzia izatea.
- Hezkuntza formalean lan-esperientzia izatea.
- Kukumixo aisialdi taldean parte hartzea edo hartu izana.
- Begirale eta zuzendari ikastaroak.
- Espezializazio ikastaroak izatea (bereziki haur eta gazteen parte hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, euskara lantzeko estrategiak...).
- Haurtzaroaren eta haurren errealitatea ezagutzea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
- Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
- Euskalgintzan jardun izana.
- Soraluzekoa izatea.
- Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza.