Plaza Zaharreko txosnaren bueltako Elkartasun Bazkariarekin hasi zen atzo arratsaldea. Zezenen txanda izan zen, berriz, iluntze hasiera aldera, Erregetxeko eta Plaza Berriko barandak eta elizpea ikuslez lepo zeudela. Urrats Dantza Taldeko dantzariek eta musikariek hartu zuten gero haien guztien lekua, Larrain Dantzarekin plazaren buelta osoa hartuz. Eta eguna borobiltzeko puntuan zela, Golden Apple Quartet-en saioa euriak busti zuen. Haimei esker, baina, ikusleak babestu ahal izan ziren. (Argazkiak: Fernan Oregi).