26: Bakailaoan onenak

Ubane Madera 2018ko uzt. 27a, 20:08

Hamaika bikotek parte hartu zuen atzo Plaza Zaharrean jokatu zen bakailao lehiaketan. Epaimahaiak hiru gozoenak aukeratu zituen: Ramon Gallastegik eta Alberto Errastik egindakoari 70 puntu eman zizkioten; German Rodriguezek eta Diego Sanchezek egindakoari, berriz, 68 puntu eta hirugarren aukeratu zuen Abel Olaizolak eta Iñaki Iñarrak egindakoa, 65 punturekin. Herritarrek gustura asko dastatu zuten ondoren sukaldari finen emaitza. (Argazkiak: Fernan Oregi).