'Ttap', azkar irakurtzeko lehen aldizkari digitala euskaraz

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko uzt. 27a, 11:30

Ttap aldizkari berritzailearen zero zenbakia aurkeztu dute Donostiako Keler aretoan, euskal kultura eta komunikazioaren munduko ordezkaritza zabal baten aurrean. Arianne Unamuno soraluzetarrak eta Beñat Aiartza zamudioarrak girotu dute ekitaldia.  

 

Anboto, Baleike, Goiena, Tokikom eta Kataluniako Esguard-en artean sortu dute Ttap. IOS eta Android bertsioak dagoeneko eskuragarri daude, ttap aldizkaria bilatuta.

Ttap aldizkaria digitala da, gailu mugikorretatik erabiltzeko sortua, eta erabat multimedia da: edukiak hainbat formatu eta euskarritan landuko ditu, erabiltzaileari esperientzia atsegin eta interesgarria eskaintzeko. Testuekin batera, bideoak, audioak eta grafiko interaktiboak izango ditu. Irakurri ez ezik, Ttap ukitu, ikusi eta entzun ere egin daiteke.

Hain zuzen ere, hortik datorkio izena aldizkari berriari: ingelesez tap esaten zaio gailu mugikorretako ukimen pantailan eragiteari, eta euskarazko itzulpen egokirik topatu ezinda, ingelesezko hitz horri bustidura gehitu eta euskaratzea erabaki dugu. "Horrela, aldizkari berria ez ezik, kontzeptu berria ere ekarri nahi diogu euskal publikoari", azaldu dute proiektuaren bultzatzaileek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.