Eraso matxistarik ez dela onartzen adierazi zuten

Ubane Madera 2018ko uzt. 27a, 10:18

Eraso matxisten kontrako argazki herrikoia.

Argazki herrikoiaren bitartez, “Soraluzeko jaietan ere ematen diren eraso matxisten aurka” daudela adierazi zuten herritar askok, zapien bitartez ere, mezu bera babestuz jai-egunotan guztietan. Bestalde, ildo beretik, “sexualitate eta harreman osasuntsuak” bultzatzea helburua duen Jai-Gune Prebentzio gunea izango da bihar, zapatua, Plaza Berrian: Sexubizi Gunea.

Ez dugu beldurrik zioten zapi moreak eskuekin goratuz adierazi zuten jaien hasieran bertan, Soraluzen ez direla eraso matxistarik onartuko, Korner Moreak deituta. 

'Sexubizi Gunea' 

Bestalde, ildo beretik Sexubizi Gune mugikorra ipiniko dute bihar Plaza Berrian, gauez, 23:00etatik 02:00ak bitartean. “Informazioa, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea” eskainiko du. 

Aholkularitza, preserbatiboak…

Veronica Hurtado sexologoa eta osasun psikologoa bertan izango da arreta eskaintzeko eta horrez gainera, gai anitzetako kontsulta liburuak, preserbatiboak, liburuxkak… eta bestelako materiala ere izango da gune hartan. Halaber, norbaitek jarrera matxistaren edo homofoboren bat pairatuko balu, Plaza Berriko gunera joan daiteke.  

Edo honako telefonoren batera deitu: 112 (SOS deiak); 900 84 01 11/ 900 84 00 16 edo 943 75 30 24 (Soraluzeko Udaltzaingoa) edo 943 53 47 20 (Bergarako Ertzain-etxea). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.