Hori ikusita, debekua gogora ekartzeaz aparte, Soraluzeko Udalak jakinarazi du dagoeneko ipini dela harremanetan arratoiak akabatzeko enpresa batekin, neurriak har ditzan, “baina jendeak jaten ematen jarraitzen badie usoei, katuei, e.a.…arazoak berdin jarraituko du”, gaineratu du alkateak.
Oharrak atarietan
Soraluzeko Udalak jakinarazi duenez, datozen egunotan Errekaldeko 35. eta 37. portaletan eta baita Txurrukeneko,1. 2. 3. 4. 5. eta 7. atarietan oharrak ipiniko dituzte, gogoraraziz debekatuta dagoela kaleko animaliei jaten ematea.
Ordenantza
Izan ere, eta Soraluzeko Udalaren ordenantzak honakoa dio:
1- Animaliek pertsonei eragozpenak sortu edo ondasunak hondatu ez ditzaten, herritarrek animaliaren bat deslai edo bertan behera utzita ikusten badute horren berri emango diete udal zerbitzuei. Debekatuta dago kalean eta orubeetan jaten ematea usoei eta solte dabiltzan txakur, katu eta abarreko animaliei.
2- Hirian kontrolik gabe bizi den animali espezieren bat gehiegi ugaltzen bada, udal agintariek espezie horretako populazioa mugatzeko neurri egokiak hartuko ditu.