Arratsaldean zabalduko dituzte barrakak

Ubane Madera 2018ko uzt. 20a, 13:05

Mutik kuadrilla barrakak zabaltzeko gertu.

Azken ukituak ematen dabiltza jaietarako atrakzioen arduradunek guztia gertu lagatzeko; izan ere, asmoa dute gaur 17:00etan zabaltzeko barrakak. Jakina, eguraldiak asko baldintzatuko du gaur eta datozen egunotan haien funtzionamendua. Ondo bidean, baina, uztailaren 29ra arte izango da barraketaz gozatzeko aukera.

Dagoeneko gazteak barraken inguruan zebiltzan goizean, noiz zabalduko zain. 12:00etan zabaltzekoak ziren hasieran, baina “jai giro larregi” ez dute sumatu, eta arratsaldean, 17:00etan zabalduko dituzte atrakzioak. 

Bidaiako prezioa da 1,80 euro; Umeen Egunean, uztailaren 29an, berriz, euro bakarra ordaindu beharko da.

Puzgarri bat gehiago

Autotxokeen faltan, haien lekuan ipini dituzte barrakeroek egunotan bizitoki izango dituzten trailerrak. Eta berez, Wipe Out izeneko puzgarria izango da autotxokeen lekuan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.