ETB2 katean emititzen dute Historias a Bocados izeneko saioa, zapatuetan eta domeketan, gaueko Teleberriaren aurretik, orain dela urtebete pasa: “Euskal Herriko herriak bisitatzen ditugu, Soraluze ere gustuko herrien zerrendan genuen, eta hemen bizi diren hiru soraluzetarren istorioak grabatzera etorri gara”, esplikatu zuen Alicia Sanjuan erredaktoreak.
Hain justu, bi gizonezkorekin eta emakumezko batekin egon dira Historias a Bocados saiokoak: Ixa Rodriguez boxeolariarekin, Aitor Amor bastoi-egilearekin eta Alberto Ramirez margolariarekin eta eskulturagilearekin.
Irailean
Atzo Soraluzen grabatu zuten saioa irailean emitituko dute, “ezin dizut data zehatzik eman, ze ikasturte berrirako programak grabatzen gabiltza”, azaldu zuen Sanjuanek.
Eta Bilbon bizi den Hung Fai aurkezle korearrak gaineratu zuen 102. saioa dabiltzala egiten baina askoz gehiago egiteko esperantza badutela: “Euskal Herrian 3.000 herri pasa daude, beraz, denbora luzerako saioa dugu, baldin eta ETBko nagusiek lagatzen badigute”.