Mahaiaren bueltan, gustura lagun artean

Ubane Madera 2018ko uzt. 18a, 11:03

Soraluzeko jaiak estreinatzen lehenak izan ziren Itxaropena Erretiratuen Elkartekoek, atzo, martitzena. Santiago-Santana jaietako egitarauko lehen ekitaldia bertan egin zuten-eta. 

Karta-joko txapelketako sariak banatu zituzten lehenengo, udal ordezkariak lagun zituztela; ondoren luntxa partekatu zuten elkarrekin, eta arratsaldea borobiltzeko, sevillana dantzen alaitasunak eta indarrak bete zuen erretiratuen elkartea, Soraluzeko Flamenco Taldearen eskutik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.