Pentsioen gaineko mozioa aurkeztuko du gaur Soraluzeko pentsionisten mugimenduak

Ubane Madera 2018ko uzt. 11a, 11:18

Zinegotziak udalbatzarrean.

Gaur iluntzean osoko bilkura egingo du udalbatzak, udaletxeko areto nagusian. Gai-zerrendan hamar puntu aurkeztu dituzte. Horien artean, Soraluzeko pentsionisten mugimenduak mozioa aurkeztuko du. Hain justu, azken horren harira, deia egin dute osoko bilkurara bertaratzeko, “joan gaitezen denok plenora”, diote.19:00etan hasiko da berau.

Gainontzeko puntuen artean, udalbatzarrak aztergai izango du etxez etxeko laguntza zerbitzua arautuko duen arautegi berria eta baita ere etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmen berria Foru Aldundiarekin. Eta araudiekin segituz, Udaltzaingoaren araudia ere mahai gainean izango dute.

Horrekin batera, besteak beste, dolmenen ibilbidearen gaineko hitzarmena onartzea proposatuko dute, eta baita ere onespena ematea Euskaraldiarekin lotutako adierazpen instituzionalari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.