23 urteko mutil transgenero beasaindarra da German Urteaga. Umetatik esaten zuen mutila izan zitekeela. Eta 8-9 urterekin ohartu zen bularrak hazten bazitzaizkion deseroso sentituko zela, eta, hazi zitzaizkionean, halaxe sentitu zen, baita hilerokoa izan zuenean ere. 15 urterekin bere buruari galdetu zion ea mutil transexuala zen, baina transexuala bere genitalekin gustura ez dagoen pertsona dela bazekien, eta bera beti egon da gustura bere genitalekin. 18 urterekin, munduari esan zion neskak gustatzen zaizkiola, eta 21 urterekin ohartu zen bera mutil transgeneroa zela.
Halaxe kontatu du bere esperientzia, besteak beste, EiTBn. Bada, gaur Soraluzen izango da trasn munduari buruzko hitzaldia eskaintzen. 19:00etan da hitzordua, Elkartegian.