Iruñeko San Ferminen oihartzuna Plazentziaraino

Egoitz Unamuno 2018ko uzt. 6a, 13:27

Iaz hasitako ohiturari jarraituz, aurten ere, herriko dultzaineroak kalejiran atera dira Iruñean txupina lehertu orduko. Herriko kaleetaraino ekarri dute San Fermin jaietako giroaren oihartzuna. Bideoa: Arrate Gisasola.  

Aurten lau musikari batu dira San Ferminetako kalejiran, hiru dultzainero eta danbor jotzaile bat. Ohiko musikariekin batera, arrasateko dultzainero batek ere jardun du. 

Kalejiraren ostean, elkarrekin bazkalduko dute Txurrukan, eta, arratsaldean, San Andresen joko dute, makala altxatuko duten momentua girotuz.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.