Egitaraua: San Andresko jaixak 2018

Egoitz Unamuno 2018ko uzt. 4a, 13:50

Auzotarrak ermitako kanpaiak jotzen, iaz.

Barikuan hasi eta astelehenera bitartean, ekimen ugari izango dira San Andresen. Ikusi egitarau osoa.

Uztailak 6, barixakua

Makala ekarri eta tentetu ondorenean, txorixo probatzea.

 

Uztailak 7, zapatua

10:00etatik 14:00etara auzoko barazki, tresna eta abereen azoka.

Auzoko ganadu, hegazti, barazki, ogi, lora, erreminta eta sendabelarren erakusketa. Giroa alaitzen, Mañukorta eta Millan Telleria bertsolariak eta Mendotz eta Argateburu trikitilariak.

Umeendako poniak izango dira eta tailerra ere bai sendabelarren postuan.

12:00ak aldera auzoan hazitako txerrikumeak parrilean erreta dastatzeko aukera. Elkarteko taberna ere zabalik egongo da.

19:00etan Asier eta Iñakiren Omenezko Pelota Txapelketako finala.

21:00etan Herri-afaria (txartelak eskuragai elkartean). Ondoren erromeria Ansorregi, Larrañaga eta Lutxurdiorekin.

 

Uztailak 8, domeka

10:00etan Iñaki Ruizen Omenezko VII. Mendi Lasterketa.

12:30ean Meza.

13:00etan Mendiluze eta Laburu bertsolariak.

13:30ean Emakumezkoen pilota partiduak.

18:30ean Bailarako harrijasotzaile saria. Parte hartzaileak: Mikel Lopetegi “Urra”, Gorka Etxeberria, Josetxo Urrutia eta Imanol Albizu “Goikoetxe”.

19:00etan Bergarako zezentxo eta poniak.

19:30ean Bola txapelketa.

21:00etan Afariak elkartean.

 

Uztailak 9, astelehena

12:30ean Meza, auzoan hildakoen alde.

13:00etan Umeendako jolasak.

13:30ean Emakumezkoen bola txapelketa.

14:30ean Auzotarren bazkaria frontoian.

Bazkal ostean, Lizaso eta Egaña bertsolariak.

Dantzaldia Lutxurdio eta Laja gaztearekin, Laja nagusiaren omenez.