Guztira, 242 langabe zerrendatu zituzten ekainean udalerrian, maiatzean baino 17 lagun gutxiago.
Eskualdean denean behera
Soraluzek izan duen beheranzko joera hori orokorra izan da ekainean Debabarrenean; eskualdeko herri guztietan jaitsi da-eta langabe kopurua. Datu osoa da ekainean 2.804 langabe kontabilizatu zituztela Debabarrenean, maiatzean baino 77 gutxiago.
Eta aldatzen ez den datua da Soraluzek duela eskualdean langabe kopururik handiena; Eibar dator ondoren eta Elgoibar gero.
Herrietako datuak
Udalerriz udalerri hona hementxe datuak:
- Deba: 173 - %6,49
- Eibar: 1.627 - %12,77
- Elgoibar: 505 - %9,13
- Mendaro: 75 - %7,58
- Mutriku: 182 - %6,84
- Soraluze: 242 - %12,91
- Debabarrena: 2.804 - %10,60