Jaietako txupinazoa kanoiarekin

Ubane Madera 2018ko uzt. 3a, 08:50

Iazko txupinazoa. Argazkia: Fernan Oregi.

Santiago egunean, uztailaren 25ean, hasiko dira aurten herriko jaiak eta uztailaren 28an, zapatuan, bukatu. Aurten, txupinazo bereziarekin abiaraziko dituzte jaiak: danborradako kanoia erabiliko dute jaien hasiera iragartzeko, 19:00etan, udaletxeko kontzejupetik. Euskaraldirako Soraluzeko hamaikakoa arduratuko da “kainoikada” botatzeaz.

Iazko aurrekontu berberarekin (68.500 euro, Andra Mari jaiak barne) ohiko ikuskizunak eta berriak uztartuko ditu jaietako egitarauak. Aurrerapen modura, eguenean Golden Apple Quartet musika-talde umoristikoa izango da eta zapatuan Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna.

Herri ikuskizuna eta beste

Ohiko ekitaldien artean, berriz, kale egin barik taularatuko dute aurten ere herri-ikuskizuna, hildako musikarien kantuekin; eta nagusien danborradak ere eutsiko dio aurtengo hitzorduari. Bestalde, frontoia DJ-en topaleku bilakatuko da Gune Musik kolektiboaren eskutik. 

Soraluzeko Udalak, Galtzagorriek eta Gune Musik taldeek osatu dute aurten jaietako batzordea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.