Txalo zaparradarekin agurtu zuen denboraldia abesbatzak

Ubane Madera 2018ko uzt. 2a, 18:00

Gorri-beltz jantzita, aldareko eskailerak agertoki zituztela, pianoaren laguntzarekin batzuetan, dantzan bestetan, dotore eta indartsu agurtu zuen denboraldia Ezoziko Ama Abesbatzak zapatu iluntzean, elizan. Kantu herrikoiak eta modernoak tartekatu zituzten, guztiak ere ezagun askoak. Irailera arte atseden hartuko zutela jakinarazi zuten.

11 kantuko errepertorioa taularatu zuen abesbatzak. Ken Zazpiren Itsasoa Gara, Michael Jacksonen Heal the World, Izar ederrak, Beberly Ross eta J. Dixonen Lollipop, Mikel Urdangarinen Usaiak zein errezo zulu bat tartekatu zituzten, bestelakoen artean, errepertorio horren aniztasunaren adierazgarri. Kantu sortaren bukaeran bis eta guzti egin zuten. 

Txalo zaparrada

Aitor Garitano Agirreolea zuzendari berriarekin Ezoziko Ama Abesbatzak landu duen lehen kontzertua izan zen zapatukoa. Eta bertaratu ziren ikusleek gustuko zutela adierazi zioten hari eta abesbatzako kideei, kantu bakoitzaren amaiera txalo zaparradarekin eskertuta. 

 

Erlazionatuak

Ken Zazpiren 'Itsasoa Gara'

Ubane Madera 2018 uzt 02 Kultura

'Ukuthula' zuluen otoitza

Ubane Madera 2018 uzt 02 Kultura

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.