Esku baranda berriak, bi puntutan

Ubane Madera 2018ko uzt. 2a, 10:30

Gabolatseko aldapako baranda berria.

Gabolatsen zein frontoian, bietan ipini ditu eskudel edo esku baranda berriak Soraluzeko Udalak. Gabolatseko kasuan, bertako aldapan ipini dute, inguruko urbanizazio lanen barruan, eta frontoian, bertako eskaileretan irisgarritasun planean “aurreikusitakoaren” arabera eta “bizilagunen eskaria aintzat hartuta”.

Barikuan hasi zituzten esku baranda berriak ipintzeko lanak. Gabolatsekoaren kasuan, berria lehengoa baino dezente estuagoa da, kaleari ahalik eta espaziorik gehiena irabazteko asmoarekin ipini dutena.

Frontoikoari dagokionez berriz, alkateak esplikatu du hala eskatu zutela bizilagunek eta bertarako irisgarritasun planean ere horrela aurreikusita zegoela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.