Andoni eta Markel bergarar patinatzaileak izan dituzte maisu astebetez patinaje ikastaroan ibili diren neska-mutikoek.
Errubera gainean ibiltzen erakusteaz gainera, lehenagotik bazekitenei trebeago jarduten erakutsi zieten joan den asteko eskoletan, patinen gainean hainbat ariketa egin araziz. Hockey patinetako stick-arekin pilota harantz eta honantz erabiltzen jardun zuten, esaterako, barikuko azken eskolan bigarren taldeko gazteek.
Hirugarren urtez egin dute patinaje ikastaroa Soraluzen.