11 kantuz osatutako errepertorioa landu dute gaurko kontzerturako abesbatzako kideek. Euskal kantuak Michael Jackson moduko abeslarien kantuekin uztartuko dituzte: Urepel doinua (herrikoia, J. Bustorena), Heal the world (Michael Jackson), Nere etxea (J.B. Elizanburu / L. Urteaga), Izar ederrak, Itsasoa Gara (Ken Zazpi / X. Sarasola)… dira taularatuko dituzten kantuetako batzuk.
Pianoan, gainera, lagun izango dute Nagore Sanz musikari soraluzetarra.