‘Plaentxia Pride’ leloa Soraluzen kalez kale

Ubane Madera 2018ko eka. 29a, 10:34

LGTBI+ kolektiboaren Harrotasunaren Egunarekin bat egin zuten hainbat herritarrek. Argazkiak: Olatz Sebal.

Harrotasunaren Eguneko elkarretaratzeak kalez kale eraman zituen LGTBI+ kolektiboaren eskubide aldarrikapenak atzo, eguena. 40 bat lagun Plaza Berrian elkartu eta ondoren abiatu ziren manifestazioan. Atzoko elkarretaratzearekin amaitutzat eman dituzte aurtengo ekainaren 28aren bueltan antolatutako ekimenak.

Plaentxia Pride leloa baliatu zuten LGTBI+ kolektiboaren Harrotasun Eguna izan zela gogorarazi eta ospatzeko, atzo. Korner Morea elkarte feministaren eta Soraluzeko Udaleko ordezkarien babesarekin eta parte-hartzearekin egin zuten elkarretaratzea Plaza Berrian eta haren ondorengo manifestazioa kalerik kale.

Udaletxeko balkoian

40 bat lagunek bat egin zuen ekimenarekin. Eta atzo egun osoan, eta gaur ere, Soraluzeko Udaletxeko balkoian ortzadarraren koloreak dituen bandera eta LGTBI+ kolektiboaren aldeko mezudun pankartak daude zintzilikatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.