Sagarrerrekako putzurako bidean konponketak egin ondoren, orain berau garbitzeko asmoa du Soraluzeko Udalak eta hori egingo du auzolana baliatuta. “Han urteetan botatako zabor eta zikin ugari daude (garbigailuak…), eta egun hori aprobetxatuko dugu hango zaborrak eta zikinak kentzeko, eta hura txukun lagatzeko, Sagarrerrekako putzurako bidea itxuratuta egon dadin, erabiltzeko gertu”, esplikatu du Iker Aldazabal alkateak.
Mokadutxoa
Horrez aparte, auzolana lagungarri izango da ere putzu hura ezagutzera emateko, “askok ez dute-eta ezagutzen”, dio alkateak.
Gainera, guztia ez da lana izango. Saria ere emango diete laguntzera joango direnei: hamarretako ederra, Kukupe iturrian.