Hain justu, Errekaldeko igogailuaren ondoan dagoen belargunearen zati batean landatu zituen I.M. bizilagunak lirioak, berdegunea politago ipini nahian.
Kontatu duenez, baina, lirio landareak ipini eta ezezagunen batek hurrengo egunerako ja kenduta zituen, lurretik atera eta bertan lagata, landareak alperrik galduz. I.M. herritarrak ez du jarrera hori ulertzen, loreekin ingurua edertzeaz aparte, hori egitearekin inori ez diolako kalterik egiten.