Uztailean ere, aurrera!

Ubane Madera 2018ko eka. 26a, 13:53

Bestetan baino herritar gutxiagok parte hartu zuen arren, beste astelehen batez pentsio duinen aldeko aldarrikapena egin zuten atzo. Gainera, hileko azkeneko astelehena izaki, manifestazioa egin zuten, elkarretaratzea barik.

Txistuak, kazolak eta zarata ateratzeko bestelako gailuak aldean zeramatzatela zeharkatu zituzten atzo 70 bat herritarrek Soraluzeko kaleak, pentsio duinen alde zarataka.

Amaieran berretsi egin zuten uztailean segi egingo dutela asteleheneroko elkarretaratzeekin, nahiz eta beste udalerri batzuetan atseden hartu. Beraz, astelehenean, betiko moduan elkartuko dira 12:00etan, Plaza Berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.