Danbor hotsak, jaien gertutasunaren iragarle

Ubane Madera 2018ko eka. 26a, 10:46
Danborrada plazan. Argazkia: Fernan Oregi.

Ekainean parte-hartzaileei gutunak bidalita, aurtengo Nagusien Danborradan parte hartuko duten kideak entseguak egiten hasiko dira gaur martitzena, 20:00etatik 21:00etara, frontoian. Horrenbestez, gaurtik eta astean birritan, jaiak gertu-gertu ditugula iragarriko dituzte danbor hotsek.

Jaiak baino hilabete lehenago hasita, zortzi bat entsegu egingo ditu Nagusien Danborradak. Martitzenetan eta eguenetan dira hitzorduak,  20:00etatik 21:00ak bitartean, frontoian. 

Ohi denez, udalerriko jaietako Santiago gauean egingo du ikuskizuna danborradak, 23:00etan Txurrukendik irtenda eta Zubi Nagusian 01:00etan bukatuta, ibilbidean geldiuneak eginez. 

Aurten ere nagusiena da jaietan izango den danborrada bakarra, umeenak joan den urtetik laga egin dio-eta irteteari, parte-hartzeko kide nahikorik ez delako lortu.