Batez beste, azken ikasturteetan 400 bat neska-mutikok dihardu Plaentxi Herri Ikastetxean, 2 urtetik hasi eta 11-12 urte bitartera arte. Bestela esanda, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko hezkuntza eskaintza lantzen dute Soraluzeko euskal eskola publikoan, hiru ziklotan banatuta eta D eredua oinarri dutela.
Irailaren 10ean eskolak
Bada, gaur, ekainaren 22an oporrak hartu dituzte ikasleek (irakasleek ez) eta irailaren 7an bueltatuko dira eskolara neska-mutikoak; iraileko bariku hura dute ikasturteko lehen eguna, gehienbat aurkezpenetarako eta ikasgelen antolaketarako baliatzen dutena.
Soraluzeko Bigarren Hezkuntzako Institutuari dagokionez, berriz, hango ikasleek ere gaur dute ikasturteko azkeneko eskola eguna, “azterketak egiten” pasatuko dutena ikasle askok. Edozein modutan, gaurkoa eginda, institutuan ere irailaren hasierara arte hartuko dituzte oporrak gazteek; irailaren 10ean hasiko dituzte eskolak, eta haiek ere irailaren 7an egingo dituzte aurkezpen lanak.