Txurrukako bertso saioa entzungai

Egoitz Unamuno 2018ko eka. 29a, 12:13

Ekainaren 15ean Txurruka jatetxean egin zen bertso afariko saio osoa entzungai dago audio honetan.

Saio luzea (bi ordu pasatxo) eta bizia eskaini zuten Uxue Alberdik, Miren Artetxek, Beñat Iguaranek eta Eneritz Artetxek Mikel Arrillaga gai-emoilearen gidaritzapean. Besteak beste: emozioak, politika, harremanak, kultura, Santa Eskea... izan zituzten kantugai.

Berrogeita bost entzule inguru batu ziren afarian eta giro ederra izan zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.